XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ez zarealako berbako gizona.

- ¡Josus, ez egizu esan olangorik! ¿Bakutsu arako an, aulkirik andienean yesarrita dagon andikia? Bere alaba bakarragaz ointxe laster eskonduteko nago.

Suerte andi bat eingot, eta zeuk be bai, bere alabeagaz eskonduten banaz.

Baña berbako gizona ez nazala entzuten badau, ez deutso itxiko bere alabeari nigaz eskonduten, ta... ¡agur gure suertea!.

- Ointxe be zuk guzurra diñozu.

- ¿Guzurra?.

- Bai, guzurra, ta ez txikia gero.

Zuk ori gizon ori eztozu ezer.

- Oindiño ez.

Baña illebete barru, ikusikozu ta, aita deituko deutsat.

- ¿Aita? ¡Ez zagoz aita txarra!.

- Ara, Txilibristo, lantegi andia imingo deustazu, nire giñarrabagei ori geure berbaldiari begira iminten badozu.

Egizu berba ixiltxuago.

- Ez.

¡Ointxe indartsuago! Diñozuna egia bada, lotsearren be, ariñago emongo deustazu zor deustazuna... Nik eztaukat ezer gerokoaz.

¿Entzun dozu? Nik ointxe bear dodaz orrek amar ogerlekook, eta ekazuz ointxe, onean.

- ¡Au da lantegia!.

- Lantegia zu lango arloteak emon leyo gizonari.

¡Ia ona amar ogerlekook!.

- ¿Eztotsut esan? Emongotsudaz datorren illean.